II Bootcamp abenduan izango da, nekazaritzako elikagaien eta basoen berrikuntzari bio-ekonomiaren ikuspegitik ekiteko
Enkarterrialde Enkarterriko Landa Garapeneko Elkarteak abenduan abiaraziko du II. Bootcamp Enkarterrialde Open Lab nekazaritzako elikagaien eta basoen berrikuntzari buruz, bio-ekonomia erreferentzia dela. 2019ko azaroko edizioaren arrakastaren ondoren, abenduaren 1ean, 2an eta 3an izango dira prestakuntza-jardunaldiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren babesarekin eta Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programaren barruan.
Edizio berri honek zenbait berrikuntza ditu.
Batetik, eta Covid-19ak eragindako osasun-egoeraren ondorioz, telematikoki egingo da, plataforma birtual baten bidez, baina basogintzara eta Meatzaldeko udalerrietara zabalduko du bere eremua, nekazaritzako elikagaien eta basogintzako enpresen lehia sustatu asmoz.
Bestetik, enpresa horiek jarduteko eta berritzeko konektatuko dira, esparru horretatik erantzun jasangarriak eta errentagarriak emateko gai den balio-tresna gisa hartuz bio-ekonomia.
Nekazaritzako elikagaien eta basoen Enkarterri Open Lab proiektu berri honen helburua da II. Bootcamp honen bidez bi sektore horien lehiakortasuna sustatzea Enkarterrin eta Meatzaldean, produktuaren banaketari eta balorizazioari dagokienez; horretarako, prozesuen digitalizazioa eta bio-ekonomia hartuko dira oinarritzat.
Bigarren Bootcamp honez gain, Enkarterrialde Open Lab 2020 proiektuan beste jarduera batzuk ere sartuko dira, hala nola banaketa eta logistika zentro baten bideragarritasunaren analisia eta nekazaritzako elikagaien eta basoen balorizazio-azterketa.
Horretarako, saio telematikoak antolatuko dira, bai eta laguntzeko aholkularitzak edo/eta nekazaritzako elikagaien eta basoen enpresa-sarearen egoera ikusteko formularioak ere.
Jarduerak zehaztu gabe dauden arren, II. Bootcamp birtualaren data badakigu, abenduaren lehenengo hiru egunetan izango baita. Trebakuntzako hiru egun trinko izango dira, eta berrikuntza-proiektuak aztertuko dira gastronomiatik, nekazaritzatik, osasunetik, ongizatetik eta jasangarritasunetik; ikaskuntza sustatu nahi du, nekazaritzako elikagaien eta basoen eskualdeko sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, eta bio-ekonomia eta horrek Enkarterrin eta Meatzaldean duen aplikazioa azpimarratzeko.
Proiektu honetan interesa izan eta ezagutzak edo esperientziak partekatu nahi dituzten enpresak edo erakundeak edo produktua banatzeko edota balorizatzeko kezkak dituztenak eta ekimen honetan lankidetzan aritu nahi dutenak Enkarterrialdearekin jarri daitezke harremanetan helbide honen bidez,malonso@enkarterrialde.eus, edo telefono honetara deituta: 618 70 99 40.