Nekazaritza-elikagaien alorreko lehendabiziko berrikuntza Bootcampa, Enkarterrin

Nekazaritza-elikagaien alorreko lehendabiziko berrikuntza Bootcampa, Enkarterrin
Bootcamp 2019ko irudi galeria

Enkarterri Open Lab 2019ko irailean sortu zen, nekazaritza-elikagaien sektorean berrikuntza-aukerak aurkitzea errazteko asmoz, alderdi hauen bitartez: elikagaigintzaren balio-katean parte hartzen duten eragileen artean aliantzak, loturak eta elkartasuna sortzea, tokiko produktuak kontsumitzaileengana hurbiltzea eta Enkarterri lurralde berritzaile bihurtzearen aldeko apustua egitea; betiere, gastronomia, elikadura eta bizitza osasuntsua garapen-ardatz hartuta.

Konektatzeko, elkartzeko, eraldatzeko eta berritzeko topagunea da; bertan, sektore honetako ekimen berriak bultzatuko dira, bai eta ekintzailetza aukerak sortu ere.

Nekazaritzako elikagaien berrikuntzako lan-ildo berri hau honela banatuta dago: Enkarterri Open Lab/Bootcamp, Enkarterri Open Lab/Bizi eta Enkarterri Open Lab/Fest.

Egin zen lehendabiziko jarduketa Enkarterri Open Lab Bootcampa izan zen; azaroaren 27an, 28an eta 29an izan zen, Balmasedan, DOT S.Coopen eskutik. Nekazaritza-elikagaien berrikuntzaren inguruko lehen bootcamp arrakastatsua izan zen Enkarterrin, eta proiektuak lantzeko plataforma bihurtu zen, honako hauek oinarri hartuta: gastronomia, nekazaritza, osasuna, ongizatea eta jasangarritasuna. Horrez gain, printzipio hauek ere landu zituen: berrikuntza irekia, produktuen diseinua, tokiko garapena eta eraldaketa digitala.Hiru egun horietan 30 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten, eta guztira 15 ekimen landu zituzten.

Jardunaldiek arrakasta handia izan zuten, eta, horrenbestez, Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetzan berrikuntza sustatzeko Elkarlanean 2019 programaren barruan finantzatu duen ekimen hau, dagoeneko, berrikuntzako lan-ildo estrategikotzat hartzen da nekazaritza-elikagaien sektorean.

Lehen Bootcamp hau DOT S. Coop.ek eskaini zuen, eta hainbat erakundek bultzatu zuten: BBK Fundazioa, Basque Culinary Center, Eroski eta Leartiker, besteak beste. Gainera, erakunde horiek, bultzatzaile ez ezik, funtsezko kide bihurtu ziren hiru egun horietako egitaraua gauzatzeko; bertan, gastronomiaren, nekazaritzaren, osasunaren, ongizatearen eta jasangarritasunaren alorretan berrikuntza sustatzen duten proiektuak landu zituzten.

Esnearen sektorearekin lotutako eskualdeko enpresek ez zuten aukera galdu kontsumitzaile eta berrikuntzako joera berriei buruz berba egiteko hitzordura joateko. Horrez gain, balio-proposamenak definitzea, produktu berriak sortzea edo produktuaren eragin- edo diseinu-ekintzak ere hizpide izan zituzten. Azken egunean, parte-hartzaileek proiektu interesgarri horren ondorioetan parte hartzeko aukera izan zuten.

Guztira, nekazaritza-elikagaien sektorearekin lotutako inguruko ia 30 enpresak eman zuten izena plataforma horretan parte hartzeko. Bertan, sektore horretako berrikuntzarekin lotutako 15 ekimen baino gehiago ezagutarazi ziren.

Jardunaldiak egunero hasi ziren goizeko 09:30ean, eta arratsaldeko 17:00etan bukatu, ostiralean (azken eguna) izan ezik, egitaraua 15:00etan amaitu baitzen.

Besteak beste, Basque Culinary Center, Eroski S.Coop, BBK Fundazioa edo Leartiker S.Coop enpresek parte hartu zuten DOT S.Coop izeneko aholkularitzaren lantaldean, arlo hauetako adituen gidaritzapean: produktu eta gizarte-eragineko negozioen garapena, zerbitzuen diseinua eta berrikuntza estrategikoa.

Ikuspegia eta inspirazioa izenburupean, lehen egunean, Enkarterrialdek eta Raquel Larruskain presidenteak Bootcampari hasiera eman zioten. Egun horretan, ikuspegi bateratua, berrikuntza-joera berriak, kontsumitzaile eta produktu berriak eta enpresa bakoitzean garatu beharreko kontzeptu berriak eskaintzea izan zen jardunaldiaren xedea.

Ostegunean, azaroaren 28an, ideia berriak eta sarea sortzeaz aritu ziren; tartean, zerbitzu berrien aktibazioa eta Enkarterri Open Laben aliatuen komunitatea izan zituzten hizpide. Bootcampa ostiralean amaitu zen; egun horretan, eragin ekintzak eta ekimenak eta prototipoaren diseinua jorratu ziren, eta, bukatzeko, hiru egunetako ondorioak atera ziren.

Leave a Reply