Sari horren bidez, Enkarterriko nekazaritza-elikagaien sektoreko enpresa berritzaileen balioa azpimarratu nahi du Enkarterrialdek

  • Sariaren antolaketa Enkarterri Open Lab/Fest ekimenaren barruan dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sailak finantzatutako Enkarterri Open Lab proiektuaren baitan.
  • 000 euroko sari ekonomikoa emango da, baita enpresa irabazlearentzako aintzatespena eta ikusgarritasuna ere.
  • Parte hartzeko, beharrezkoa da hautagaitza inprimaki baten bidez aurkeztea online, uztailaren 10eko 15:00ak baino lehen.
  • Saria uztailaren 23an emango da, 12:00etan, Google Meet bidez.
  • Epaimahaia nekazaritzako elikagaien berrikuntzako adituek osatuko dute, eta, besteak beste, Cristina Múgica Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasun eta Turismoko zuzendari nagusiak hartuko du parte.

Enkarterrialde landa-garapenerako elkarteak, Balmasedako Udalarekin lankidetzan, Enkarterri Open Lab 2020 Nekazaritzako Elikagaien Berrikuntza Sariaren lehen edizioa abiarazi du, Enkarterriko nekazaritzako elikagaien sektorean kalitatezko proiektuei garrantzia emateko xedearekin. Enkarterri Open Labeko proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sailak finantzatzen du, Lankidetzan Berrikuntza sustatzeko programaren Elkarlanean 2019 programaren baitan.

Jarduera horren bidez, Enkarterri eraldatzen ari diren eta nekazaritzako elikagaien berrikuntzan dagoeneko erreferente diren proiektuak eta erakundeak sustatu nahi dira. Landa-garapeneko elkarteak ekimen interesgarriak antzeman ditu eskualdean, eta Enkarterriko ingurunetik kanpo ere aintzatestea eta ezagutaraztea merezi dute.

Horregatik jarri da martxan sari paregabe hau; enpresa-ekimenak bilatuko ditu, garapen ekonomiko handiagoa lortzen lagunduko dutenak baina, aldi berean, Enkarterrin beren gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-esparrua zabal dezaketenak.

Sari ekonomikoa 2.000 eurokoa izango da, eta saritutako ekimenaren aintzatespen publikoa eta ikusgarritasuna ere lortuko ditu garaileak. Irabazle izateko, beharrezkoa da hautagaitza uztailaren 10eko 15:00ak baino lehen aurkeztea.

Saria eskatu ahalko dute iazko azaroaren 27, 28 eta 29ko lehen Bootcampean parte hartu zuten enpresa guztiek, baita Enkarterrin egoitza edo jarduera duten nekazaritzako elikagaien sektoreko balio-katekoak diren enpresa guztiek ere, balio-katearen fasea eta berrikuntza-mota edozein izanda ere. Oinarriak hemen aurki ditzakezue eta, aldi berean, webgune honetan bertan egin daiteke izen-ematea, webgunean eskuragarri dagoen online inprimaki baten bidez.

Saria uztailaren 23an entregatuko da, 12:00etan, Google Meet bidez, online ekitaldi publiko batean. Bertan, proiektu finalista guztien lana aitortu eta ikusaraziko da, lehen edizio honetako ekimen irabazlea ezagutzera ematearekin batera.

 Epaimahaia honako hauek osatuko dute: nekazaritzako elikagaien sektorearen ezagutzarekin, ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako profesionalak, esate baterako, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lurralde Lehiakortasun eta Turismoko zuzendari nagusi Cristina Múgica, DOT, Ashoka, Eroski taldea, Tekniker, Team Academy, JCDecaux, Leartiker edo BBK-ko ordezkariak, Enkarterrialde Landa Garapenerako elkarteko presidente Raquel Larruskain eta Balmasedako alkate Aitor Larrinaga.

 Izena emateko epea amaitutakoan, epaimahaiak proiektuak baloratzeko irizpideen arabera ebaluatuko ditu hautagaitzak. Horretarako, hainbat finalista hautatuko ditu, eta, azkenik, enpresa irabazlea. Ebaluazioa egiteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan: berrikuntza soziala, kalitate ekintzailea, zuntz etikoa eta Garapen Iraunkorrerako helburuetako bat lortzen laguntzea, hala nola osasuna eta ongizatea, industria, berrikuntza eta azpiegitura.

Aintzatespen hori Enkarterri Open Lab/Fest programaren zati da. ENKARTERRI OPEN LAB proiektua 2019ko irailean jaio zen, nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza-aukerak hautematea errazteko, elikaduraren balio-katean parte hartzen duten eragileen arteko aliantzak, konexioak eta elkarketak sortuz, kalitatezko tokiko produktua kontsumitzailearengana hurbilduz eta Enkarterri lurralde berritzaile bihurtzearen aldeko apustua eginez, ardatz gisa gastronomia, elikadura eta bizitza osasungarria hartuta.

Proiektuaren lehen ekintza iazko azaroan egin zen, Bootcamp izenarekin, eta parte-hartze eta inplikazio arrakasta itzela izan zuen.

Geroago, joan den martxoan, Enkarterri Open Lab/Bizi jarri zen martxan, baina atzeratu egin behar izan zen osasun-krisiagatik, eta, azkenean, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an egin zen, online. Arrakasta-kasuei buruzko bi webinar antolatu ziren, nekazaritzako elikagaien balio-kateari lotutako pertsonak eta ekimenak konektatzeko. Batetik, maiatzaren 28ko jardunaldian, Eroski taldeko eskualdeko merkataritza-arduradun Javier Bilbaok parte hartu zuen, eta, bestetik, ekainaren 4ko webinarrean, Euskadiko Elikadura Klusterraren plan estrategikoaren berri eman zen, Jon Ander Egaña kudeatzailearen eta Virginia Matesanz berrikuntza-prozesuen zuzendariaren eskutik.

Leave a Reply