30 lagun inguruk eta 19 ekimenek egin zuten bat Enkarterriko lehen Bootcampean. Azaroaren 27, 28 eta 29an egin zen, Balmasedako Horkasitas jauregian.

Enkarterri Open Lab proiektuaren lehen ekimena izan zen. Proiektu hori urrian aurkeztu zen Enkarterriko herrian, Enkarterrialde LGAren eta Balmasedako Udalaren eskutik.

Jardunaldiek arrakasta handia izan zuten, eta, horrenbestez, Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetzan berrikuntza sustatzeko Elkarlanean 2019 programaren barruan finantzatu duen ekimen hau, dagoeneko, berrikuntzako lan-ildo estrategikotzat hartzen da nekazaritza-elikagaien sektorean.

Lehen Bootcamp hau DOT S. Coop.ek eman zuen, eta hainbat erakundek bultzatu zuten: BBK Fundazioa, Basque Culinary Center, Eroski eta Leartiker. Gainera, erakunde horiek, bultzatzaile ez ezik, funtsezko kide bihurtu ziren hiru egun horietako egitaraua gauzatzeko, zeinean landu baitziren gastronomiaren, nekazaritzaren, osasunaren, ongizatearen eta jasangarritasunaren alorretan berrikuntza sustatzen duten proiektuak.

Esnearen sektorearekin lotutako eskualdeko enpresek ez zuten galdu aukera kontsumitzaile eta berrikuntzako joera berriei buruz berba egiteko hitzordura joateko, ez eta balio proposamenak definitzea, produktu berriak sortzea edo produktuaren eraginaren edo diseinuaren ekintzak berbagai izan zituen hitzordura joatekoa ere. Azken egunean, parte-hartzaileek proiektu interesgarri honen ondorioetan parte hartu ahal izan zuten.

Enkarterrialdek, DOTek eta ekimen hau posible egin duten gainerako erakunde eta pertsonok eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratzeagatik eta egin zituzten ekarpenengatik, eta gonbit egiten diegu, gure eskualdean, esnearen sektore berritzaileago bat lortzeko lanean jarrai dezaten.

Leave a Reply