Nekazaritzako elikagaien
OPEN LAB

Nekazaritzako elikagaien arloan berrikuntzak egiteko lekua

Konektatzea, Ekiteko eta Berrikuntzak Egiteko

Baduzu janariari, gastronomiari, abeltzaintzari, nekazaritzari, bizitza osasuntsuari eta halakoei buruzko ideia edo kezkarik?

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ENKARTERRI OPEN LAB proiektua 2019ko irailean sortu zen, nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza-aukerak aurkitzeko helburuarekin.

Zurekin batera, nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileen sare bat sortu nahi dugu, KONEKTATZEKO, INSPIRATZEKO ETA SORTZEKO.

Proiektua ENKARTERRIALDE – Enkarterriko (Bizkaia) Landa Garapeneko Elkarteak bultzatu du, BALMASEDAKO UDALAREKIN batera.

ENKARTERRI OPEN LABek KONEKTATU nahi du. Ekimen berriekin sare emankor bat sortu nahi da, konfiantzazkoa, nekazaritzako elikagaien balio-katearen barruan. #Komunitatea #Networkinga #Aliantzak
ENKARTERRI OPEN LABek SORTU nahi du. Emaitza hautemangarriak nahi ditu. Ekimenak transformatu eta konponbide eta enpresa-ekimen berrien ezarpena eta diseinua erraztu nahi du. #Traininga #Ekintzailetza #Berrikuntza
ENKARTERRI OPEN LABek INSPIRATU nahi du. Eragin handiko joerak, kasu arrakastatsuak eta prestakuntza Enkarterrira hurbildu nahi dira. #Joerak #Bisitak #KasuArrakastatsuak

Nekazaritzako elikagaien berrikuntza sustatzea

Nekazaritzako elikagaien berrikuntza sustatzea balio-kate osoan (ekoizpena, transformazioa, banaketa, merkaturatzea, kontsumoa…). Enkarterri Lurralde Osasuntsua eszenatoki gisa hartuta.

Enkarterri Open Lab

  1. Enkarterriko nekazaritzako elikagaien katearen eragileen arteko konexioa erraztea, aliantza estrategikoak eta erakunde babesleak baliatuta nekazaritzako elikagaien sektoreari lotutako zerbitzu eta produktu berriak sortzeko (osasuntsu jateko eskola, marketin-kanalak berriak, produktuen banaketarako kanal berriak, produktu berrien diseinua…). Berrikuntzak egitea eta lankidetzan aritzea.
  2. Enpresa-proiektu berritzaileak eta kooperatiboak gauzatzen laguntzea eta horiek bultzatzea.
  3. Enkarterri eremu osasuntsu bihurtzea, eta erreferentzia izatea nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren arloko berrikuntza- eta iraunkortasun-esperientzietan.
  4. Joerak (Garapen Iraunkorrerako Helburuak, Ekonomia Zirkularra, Berrikuntza Soziala) eta erosketa eta kontsumoaren testuingurua hobeto ulertzea eta ezagutzea, batez ere belaunaldi berriei dagokienez, esaterako, millennial eta Z belaunaldiei dagokienez.
  5. Enkarterriko kalitatezko produktuen bidez elikadura osasuntsua sustatzea.

Bootcamp hiru eguneko entrenamendu bizia da

Eguneko prestakuntza intentsiboa nekazaritzako elikagaien berrikuntzaren arloan. Gastronomia, nekazaritza, food tech-a, osasuna, ongizatea eta iraunkortasunarekin lotutako berrikuntza-proiektuak lantzeko plataforma, berrikuntza irekiaren, produktuen diseinuaren, tokiko garapenaren eta eraldaketa digitalaren printzipioei jarraituko diena.

Lanerako eta ikasteko giro seguru eta atsegina sustatuko da; esperientzia bizia eta dibertigarria sortzera bideratutako bootcamp bat izango da.

Enkarterriko nekazaritzako elikagaien sektoreko berrikuntzaren lehen Bootcampa 2019ko azaroaren 27an, 28an eta 29an egingo da, Balmasedako Horkasitas Jauregian, DOT S.Coop.-en eskutik.

Inspirazio eta ikasketa-saioak

Urtean zehar hitzaldiak, jarduerak, prestakuntza-ekintzak eta kasu arrakastatsuak ikusteko bisitak antolatu nahi ditugu, erakunde publiko-pribatuekin lankidetzan. Berriak atalean kontsulta ditzakezu deialdiak.

/BOOTCAMP

Eman izena irekiak

/BIZI

Jardunaldiak

/FEST

Sariak

/ Bootcamp hiru eguneko entrenamendu bizia da

Enkarterri Open Lab/Bootcamp nekazaritzako elikagaien berrikuntzaren arloko Enkarterrialdeko lehen bootcampa da, eta gastronomia, nekazaritza, abeltzaintza, food tech-a, osasuna, ongizatea eta iraunkortasuna sustatzeko berrikuntza-proiektuak gauzatzeko plataforma bat da.

Enkarterriko ekimenei laguntza eta bultzada eman nahi diegu berritzaileagoak izateko eta erabiltzaile eta merkatu berrietara iristeko bidean.

Noiz eta non:

Enkarterri Open Lab/Bootcamp 2019ko azaroaren 27an, 28an eta 29an izango da, Horkasitas Jauregian (Balmasedako Martin Mendia kalean).

Bootcamparen ordutegia: 09:30etik 17:30era izango da lehenengo bi egunetan, eta 15:00ak arte hirugarren eta azken egunean.

ENKARTERRI OPEN LAB /BOOTCAMP GUZTIRA

Komunitatea eta ikaskuntza berriak sortzeko jardunaldiak

Nekazaritzako elikagaien ENKARTERRI OPEN LABak berrikuntza-ahaleginak lerrokatu nahi ditu Espezializazio Adimentsuko Estrategia (RIS3) prismaren barruan. Biozientzien/Osasunaren esparru estrategikoan sartzen da, eta elikaduraren arloan, RIS3 Euskadin identifikatutako aukera-eremu gisa.

Urtean zehar hitzaldiak, jarduerak, prestakuntza-ekintzak eta kasu arrakastatsuak ikusteko bisitak antolatu nahi ditugu, erakunde publiko-pribatuekin lankidetzan. Berriak atalean kontsulta ditzakezu deialdiak.

  • Inspirazio- eta ikasketa-saioak egingo dira beste erakunde publiko-pribatuekin batera.
  • Kasu arrakastatsuak, instalazio berritzaileak, erreferentziazko ekoizpenak eta abar ikusteko bisitak; horien bidez, gainera, ideiak eta ekimen berritzaileak dituzten pertsonek ikastea ahalbidetuko da, lankidetza- eta kooperazio-harremanak sendotzen dituzten bitartean.

Enkarterri Open Lab 2020 sarien lehen edizioa

  • Eskualdean erreferentziazko ekimenak saritu nahi ditugu, elikaduraren, ongizatearen, gizarte-eraginaren eta Enkarterriko balioen hedapenaren arloetan.

  • Enkarterri barruko eta kanpoko ekimenen arteko lotura eta lankidetza bultzatu nahi dugu.

  • Proiektu berritzaileei ikusgarritasuna eman nahi diegu.

2020ko udaberrian, NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREKO BERRIKUNTZA-EKIMEN ONENARENTZAKO 2020 ENKARTERRI OPEN LAB SARIEN lehen edizioa egitea aurreikusita dago.

Deialdia zabalik egongo da nekazaritzako elikagaien lehen bootcampean parte hartu duten enpresa eta ekimenenentzat (Balmasedan, 2019ko azaroaren 27an, 28an eta 29an), baita nekazaritzako elikagaien balio-katearen barruan dauden enpresentzat ere, betiere enpresaren egoitza Enkarterrin badute edo jarduera bertan gauzatzen badute.

Nekazaritzako elikagaien mundu zabalarekin lotutako ideiak eta interesak dituzu? Hau da zure lekua.

Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du, Lankidetzan Berrikuntza Bultzatzeko Elkarlanean Programaren barruan, eta ENKARTERRIALDE – Landa Garapeneko Elkarteak bultzatu du, BALMASEDAKO UDALAREKIN batera.