Datorren urtarrilaren 19an Enkarterrialde landa-garapeneko elkarteak zerbitzu ekosistemikoengatiko ordainketak izeneko on line/aurrez aurreko jardunaldia burutuko du Zallako El Longar aretoan arratsaldeko 17: 30etatik 19: 30etara. Zalantzarik gabe, zerbitzu ekosistemikoen ordainketa bide bat izango da enpresekin, baso-jabetzarekin, langile tekniko eta kudeatzaileekin, arduradun politikoekin, administrazio publikoekin eta, oro har, herritarrekin batera egin beharrekoa. Izen-emateak zabalik daude inprimaki honen bidez:

https://cutt.ly/OUc9THL

Emanaldia zuzenean jarraitu nahi baduzu klikatu HEMEN. Kodea: 112509

Eguna: asteazkena, 2022ko urtarrilaren 19a

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Lekua: El Longar kapera (Zalla). Nola iritsi? https://goo.gl/maps/GGZsXZkbDcDAwyKp9

Honako hauei zuzendua: enpresak, baso-jabeak, teknikariak eta kudeatzaileak, arduradun politikoak, administrazio publikoak eta herritarrak oro har.

Xedea: Basoek sortzen dituzten produktuak eta zerbitzuak ezagutaraztea, horiek sortzea ahalbidetzen duen kudeatzaileari aitortza ematea eta horiek balorizatzeko moduak aztertzea.

PROGRAMAZIOA:

17:30 Harrera  / Ongietorria  Aurkezlea – Nagore Orella. ADR Enkarterrialde

17:40 Zerbitzu Ekosistemikoengatiko ordainketak eta horiek Bioekonomian duten integrazioa. Zer dira Zerbitzu Ekosistemikoengatiko ordainketak? Nola txertatzen dira Bioekonomian? Zer onura dakarte Zerbitzu Ekosistemikoengatiko Ordainketek eta Bioekonomiak? Josu Azpitarte. Baskegur

18:10 Sincere Proiektua: Mekanismo berritzaileak sustatzea, basoek gizarteari eskaintzen dizkioten zerbitzu ekosistemikoak zenbatu eta baloratzeko. Leire Salaberria. USSE

18:30 Proiektu Pilotua Berriatuan, Sincere Proiektuaren barruan.  Aitor Onaindia. Basoa Fundazioa.

18:50 Eta Enkarterrin… Zer? Enkarterrirako gogoetak. Eduardo Rodríguez. Bizkaiko Basogintza Elkartea. Galderen txanda (denak amaieran)

19:10 Mahai-ingurua: “Zerbitzu Ekosistemikoak Baso Bioekonomiaren parte gisa”

  • Leire Salaberria, USSE
  • Iñaki Generabarrena, Hazi
  • Josu Azpitarte, Baskegur
  • Aitor Onaindia, Basoa Fundazioa
  • Eduardo Rodríguez, Bizkaiko Basogintza Elkartea

Hizlariko 2 minutuko erronda: zer den landutakoaren artean garrantzitsuena bakoitzarentzat

19:20 Jardunaldiaren amaiera

 

 

Leave a Reply