Enkarterriko hainbat enpresak hartuko dute parte Nekazaritzako Elikagaien Berrikuntza Saria lortzeko lehiaketa honetan. Irabazlea uztailaren 23an ezagutuko da
Eskualdeko nekazaritzako elikagaien sektore barruko enpresa berritzaileei balioa emateko, epaimahaia uztailaren 16an bilduko da Enkarterri Open Lab 2020 sariaren lehenengo edizio honen irabazlea zein den erabakitzeko.
Guztira, nekazaritza, esneki, abeltzaintza edo tokiko produktuekin lotutako 17 enpresak aurkeztu dute hautagaitza, sektore barruan euren proiektu berritzaileak ezagutzera emanez.
Ostegunean, uztailaren 16an, epaimahaia bilduko da saria zein enpresak lortuko duen erabakitzeko. Hala ere, epaia uztailaren 23an jakinaraziko dute, eguerdiko 12:00etan, Google Meet bidez.
Epaimahaia nekazaritzako elikagaien berrikuntzako adituek osatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Turismoko zuzendari nagusia den Cristina Mugicak eta DOT, Ashoka, Eroski taldea, Tekniker, Team Academy, JCDecaux, Leartiker edo BBK-ko ordezkariek ere hartuko dute parte, baita Enkarterrialde landa garapenerako elkarteko presidentea den Raquel Larruskainek eta Balmasedako alkatea den Aitor Larrinagak ere.
Enpresa irabazleak 2.000 euroan baloratutako sari ekonomiko bat jasoko du, saritutako proiektuarentzako aitorpenaz eta ikusgarritasunaz gain.
Sari honen antolakuntza Enkarterri Open Lab/Fest ekimenaren barruan sartzen da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak finantzatutako eta Enkarterrialdeak bultzatutako Enkarterri Open Lab proiektuaren barruan, Balmasedako Udalaren laguntzarekin.