Enkarterri Open Lab/Bootcamp gastronomia, nekazaritza, abeltzaintza, food tech-a, osasuna, ongizatea eta iraunkortasuna sustatzeko berrikuntza-proiektuak gauzatzeko plataforma bat da.

2019ko azaroaren 27an, 28an eta 29an izango da

Enkarterri Open Lab/Bootcamp nekazaritzako elikagaien berrikuntzaren arloko Enkarterrialdeko lehen bootcampa da, eta gastronomia, nekazaritza, abeltzaintza, food tech-a, osasuna, ongizatea eta iraunkortasuna sustatzeko berrikuntza-proiektuak gauzatzeko plataforma bat da.

Enkarterriko ekimenei laguntza eta bultzada eman nahi diegu berritzaileagoak izateko eta erabiltzaile eta merkatu berrietara iristeko bidean.

NOIZ: 2019ko azaroaren 27an, 28an eta 29an izango da
NON: Palacio Horkasitas (c/ Martin Media de Balmaseda).
ORDUTEGIA: 09:30etik 17:30era izango da lehenengo bi egunetan, eta 15:00ak arte hirugarren eta azken egunean.

/BOOTCAMP

Inscripciones abiertas

Zer gertatuko da?

Enkarterriko nekazaritzako elikagaien sektoreko berrikuntzaren lehenengo Bootcampak hiru jardunaldi intentsibo barne hartuko ditu, eta horietan elikadura joerei buruz ikasi eta nekazaritzako elikagaien sektoreko produktu berritzaileak garatuko ditugu: marka, ekoizpena, packaginga, merkatua, kanalak…

Bootcamp formatuaren bidez, Design Thinking (erabiltzaileetan zentratuta dagoen diseinua) eta Learning Journey (komunitatearen ingurunea aztertzea eta kasu arrakastatsuetatik ikasteko bisitak) metodologiak landuko dira. Era berean, lanerako eta ikasteko giro seguru eta atsegina sustatuko da; esperientzia bizia eta dibertigarria sortzera bideratutako Bootcamp bat izango da.

Programaren ekintzak Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekin estrategikoki lotuta daude, eta arreta berezia jarri da hauetan: osasuna eta ongizatea (3. GIH), kontsumo eta ekoizpen iraunkorrak (12. GIH), eta industria, azpiegitura eta berrikuntza (9. GIH).

Bootcamparen hiru egunak igaro ondoren, berrikuntzarako gidaliburua eta aholkularitza-saioa emango zaizkie parte hartzen duten erakundeei. Gainera, proiektu horiek Enkarterri Open Lab/Fest2020 sarien lehenengo edizioan parte hartzera gonbidatuko dira; lehiaketa horren helburua izango da eskualdean elikaduraren arloan garrantzitsuak diren ekimenak saritzea.

Nork parte har dezake?

ENKARTERRI OPEN LABek nekazaritzako elikagaien sektoreko hamar ekimen bilatzen ditu (nekazaritzako elikagaiak ekoizten eta/edo egiten dituzten enpresak, elikagaien banaketa-kateak, food tech-a, banaketa eta logistika, horeca kanala…). Lehentasuna emango zaie egoitza soziala Enkarterrin dutenei edo jarduera nagusiak bertan egiten dituztenei, eskualdeko nekazaritzako elikagaien sektorean negozio- eta lankidetza-aukerak identifikatu eta sortu ahal izateko.

Produktu edo zerbitzu berri bat diseinatzea pentsatzen ari bazara, zure sektoreko merkatuaren joerak ulertu nahi badituzu, kontsumoaren testuinguru berriak eta kontsumo-belaunaldi berriak interesatzen bazaizkizu, zure ekimena maila berri batera eraman nahi baduzu, kontaktuen eta aliantzen sarea zabaldu nahi baduzu edo gaiarekiko zaletasuna baduzu eta ideia ekintzaile bat gauzatu nahi baduzu, bootcamp hau zuretzat da.

Gainera, ekimen bakoitzeko gehienez 2 pertsona sar daitezke abentura honetan; horrela, taldean ikasteko aukera izango duzue.

Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du, Lankidetzan Berrikuntza Bultzatzeko Elkarlanean Programaren barruan, eta ENKARTERRIALDE – Landa Garapeneko Elkarteak bultzatu du, BALMASEDAKO UDALAREKIN batera.